Ibarra Sokatira Taldeari omenaldia Lilatoian

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Ibarra Sokatira Taldekoak Lilatoiaren jertsea jantzita.

Igande honetan egingo da 31. Lilatoian Donostian, eta bertan Ibarra Sokatira Taldeko emakumeak omenduko dituzte, herri kiroletan ari diren emakumeen ordezkari gisa.

Igandean 14 tiralari joango dira Donostiara, horietako batzuk aurretik taldean aritutakoak. Lasterketa 10:30ean abiatuko da Bulebarretik, eta 10:05ean, irteera puntuan erakustaldia eskainiko dute tiralariek. Ondoren, Lilatoian parte hartzeko asmoa dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!