Dominekin etorri dira Irlandatik

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Dominekin etorri dira Irland 1 1582830434553
Dominekin etorri dira Irland 2 1582830434752
Dominekin etorri dira Irland 3 1582830434916
Dominekin etorri dira Irland 4 1582830435099
Dominekin etorri dira Irland 5 1582830435298
Dominekin etorri dira Irland 6 1582830435491
Dominekin etorri dira Irland 7 1582830435646
Dominekin etorri dira Irland 8 1582830435800
Dominekin etorri dira Irland 9 1582830435962
Dominekin etorri dira Irland 10 1582830436124

Ibarra Sokatira Taldeko gizonezkoek brontzezko domina lortu zuten 560 kilotan, Irlandan jokatutako Munduko Txapelketan.

Ibarrako Sokatira Taldeko kideek Letterkennyn (Irlanda) jokatu den Munduko Goma Gaineko Txapelketan parte hartu berri dute. Gizonezkoetan, tiralari ibartarrek 560 kilotan brontzea lortu zuten, Ibarraren izenpean podiuma zapalduaz. 600 kilotan finalerdietara sailkatu ziren, laugarren postua eskuratuaz. Emakumeen kasuan, 500 eta 540 kiloko kategorietan Ibarra taldeak bere alea jarri zuen, talde berri eta anitzak parte hartuaz. Talde mistoa ere osatu zuten Ibarrakoek, neska eta mutilak, 580 kilokoan.

Txapelketaren azken bi egunetan, selekzio nazionalen mailan ere hartu zuten parte Ibarrako Sokatira Taldeko zenbait kidek. Euskal Herriaren ordezkari gisan 560 kilotan klubeko mutilek Basque Country selekziopean parte hartu zuten, eta 640 kilotan ere Ibarrako tiralariek osatu zuten taldea. Emakumeetan ez zen euskal ordezkaritza lortzeko aukerarik izan. 23 urte azpiko mailan, Ibarra taldeko bi neskek parte hartu zuten selekzioarekin. Nerea Zubelzuk eta Alaitz Olanok emakumezkoen mailan zilarra lortu zuten, eta Olanok ere mistoan parte hartu zuen, hor ere zilarra eskuratuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!