Ibarrako Udalak bi udaltzain berri kontratatuko ditu

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Bi udaltzain berri kontratatzeko deialdia zabaldu du Ibarrako Udalak. Eskaera orriak udalaren web orrian aurki daitezke.

Udaltzain postuen oinarriak Ibarrako Udalaren webgunean daude ikusgai. Eskera orriak ere bertatik deskarga daitezke. Astelehenean argitaratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ordutik hasita 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira udal bulegoetan.

Eskatzaileek eskabidearekin batera, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eman beharko dituzte, eta horrekin batera deialdiko baldintzak eta merituak baloratzeko agiriak aurkeztuko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea pasa ondoren, hilabeteko epean argitaratuko dute izangaien eta baztertutakoen zerrenda, udaleko iragarki oholean eta web orrian. Baztertuek bost eguneko epea izango dute erreklamazioa aurkezteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!