'Gure Altxorra' izeneko ikuskizuna eskainiko du, gaur, Alurr dantza taldeak

Ataria 2020ko urtarrilaren 31

Alurr dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko, ikuskizuna eskainiko du gaur bertan, 20:00etan, Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Alurr dantza taldeak 25 urte beteko ditu aurten, eta horren harira, Uzturpe Ikastolaren aste kulturaren barnean, Alurrek ikastolako jaialdia eramango du aurrera. Eta saio horretan dantza taldearen altxorrarekin lotura izango du.

Alurrentzat saio "berezienetariko bat" izango dela aurreratu dute, antzerki eta dantzaren bidez adieraziko baitute 25 urteko historia. Sortu zenetik gaur egunera arte eman dituzten pausoak erakutsiko dituzte. "Tradizionalisten eta tradizioaren munduan, gure taldean emakumeek izan duten indarraz" ere ohartarazi nahi dute.

Ibilbidearen aurkezleak HH3 eta DBH 4 bitarteko dantzariak izango dira. Elementu ezberdinak izango dira dantzatzeko "inspirazio", eta argi utzi nahi dute zeinen garrantzitsua den "tradizioa lantzen jarraitzea". Garbi adierazi dute tradizioa mantentzea ez dela genero kontua, kulturarena baizik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!