Arane Iturriaren ondoko estalpearen teilatua konpondu dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 31

Ibarrako Udalak mantentze lanak egin ditu azken hilabeteetan: "Pipia zuen egurrak eta honen aurkako tratamendua eman behar izan zaio". 

Behin egokitze lanetan hasita, poste eta habe guztiak lixatu dituzte: "Egurra bistan jarriaz eta modu honetara estetikoki politago jarriaz. Amaitzeko, dena barnizatu da denbora luzez iraun dezan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!