Haurren irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa martxan

Ataria 2020ko urtarrilaren 27a

Herriko haurrak erdigunean jartzen dituen egitasmoa martxan jarri nahi du Ibarrako Udalak, eta gaztetxoen irakurzaletasuna nola sustatu ikasteko tartea hartuko dute helduek.

Irakurzaletasuna sustatzen ibilbideari hasiera eman zioten Ibarran pasa den ostegunean. Lehen hitzaldia Imanol Mercerok eskaini zuen: Nola lagundu haurrari irakur-zale izaten? gaiari buruz aritu ziren gerturatutakoak. Hitzaldia guraso eta senideentzat bazen ere, irakasle asko gerturatu ziren, gaiaz interesatuta.

Ekindako ibilbide horri jarraipena emateko asmoz, ekintza ezberdinak antolatu eta aurreikusi dituzte. Hurrengo hilabeteetan, Imanol Merceroren eskutik Tertulia dialogikoak antolatuko dituzte. Seme-alaben adinak kontuan izanik, testu genero desberdinak landuko dira: komikia, ipuina… betiere euskaraz eta euskal idazle baten eskutik. Saioetan, irakurritakoaren inguruan arituko dira ordubetez.

Hilabetean bitan elkartuko da taldea eta maiatza arterainoko luzatuko dira saioak. Ibarrako Udaletik parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Izen ematea ireki dute, eta urtarrilaren 28ra bitarte egin ahalko da liburutegi sarreran nahiz liburutegian bertan. Taldea gehienez hamar lagunekoa izango da. Oraindik saioen egunak zehazteke daude; taldekideen arabera aukeratuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!