Astelehenean ekingo diote kultur asteari

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Ibarrako Uzturpe ikastolakoek prest dute guztia datorren asterako; aste guztian zehar ekitaldiak egingo dituzte.

Urteroko ohiturari jarraituz eta urtea hastearekin batera, aste sorako egitasmoak prestatu dituzte Uzturpe ikastolakoek.

Astelehenean izango dute lehen ikuskizuna, Loatzo musika eskolakoen eskutik, eta igandean emango diote amaiera, Hernialdeko Mendigain mendira egingo duten txangoarekin. Gainerakoan, ostegunean izan ezik, egunero antolatu dute egitasmoaren bat. Aurten, Uzturpe ikastolak 50 urte beteko dituela eta, mahai ingurua antolatu dute astearterako. Urteurrenekin jarraituz, Alurr dantza taldeak 25 urte beteko ditu eta horren harira, Gure Altxorra ikuskizuna prestatu dute, ostiralean egiteko.

Egitaraua

Urtarrilak 27, astelehena

18:30. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, Ibarrako kultur etxean.

Urtarrilak 28, asteartea

17:30. Mahai ingurua kultur etxean: Uzturpe ikastolak 50 urte. Nondik gatoz? 

Urtarrilak 29, asteazkena

17:30. Hitzaldia: Sare sozialak, bideo jokoak eta hauen erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren ondorioak eta menpekotasunak. Hizlaria: Ainhoa Arruabarrena, Emoki taldeko kidea. 

Urtarrilak 31, ostirala

20:00. Alurr dantza taldearen Gure Altxorra ikuskizuna, Ibarrako Belabieta kiroldegian. 

Otsailak 2, igandea

Mendi irteera (Hernialde-Mendigain).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!