Ibarrako bi talde ari dira parte hartzen Euskal Herrikoan

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Gizonezkoen 680 kiloko mailan, laugarren egin dute lehen saioan; emakumezkoen 540 kilokoan, azken postuan geratu dira.

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketari, 8x8ko modalitatean, hasiera eman zaio asteburuan. Gizonezkoetan, 680 kilotan, zein emakumezkoetan, 540 kilotan, parte hartzen ari da Ibarra. Azkoitian egin da lehen saioa, eta gizonezkoetan zortzi talde ari dira lehiatzen eta Ibarrakoak laugarren geratu dira. Beti Gazte izan da lehenengoa, 21 punturekin; ondoren Zuraide A, 15 punturekin; Goiherrik 15 puntu lortu zituen, Ibarrak 13, Muruetak 4, Zuraide Bk 3, Abadiñok 2 eta 6 Conceyos asturiarrak 0.

Emakumezkoetan bost talde aurkeztu dira eta Ibarra azken lekuan geratu zen, punturik eskuratu gabe. Beste lauek ondorengo puntuak lortu zituzten: Beti Gaztek 10 puntu, Badaiotz 9 puntu, Txantrea 7 puntu eta Gaztedi 3 puntu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!