Mujika nagusi, urrezko aizkolarietan

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Jexuxmari Mujika aizkolari ibartarrak garaipena lortu du Iker Vicenterekin batera Urrezko Binakako Aizkolarien Txapelketan. 

Beizaman jokatu berri da saioa eta bertan aizkolariek bost proba egin behar zituzten: erlojuaren aurka, zutik, abiadura proba, zutik eta etzanda batera, eta azkenik iraupen proba. Aurkariak, Ruben Saralegi eta Eneko Otaño izan zituzten.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren hurrengo jardunaldia Aian jokatuko da, urtarrilaren 19ean. 12:00etatik aurrera, Ugaitz Mugertza-Julen Alberdi Txikia IV.ak, Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka jokatuko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!