GazteZulo Eguberria egitarauko hitzorduetako bat zuten gaur goizekoa eta, hotzez, baina eguraldia lagun izan dute, Olentzero eta Maridomingi eserita dauden plazan.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoek prestatu dute azoka eta, pintxo eta gozoekin batera, jostailuak nahiz liburuak prezio bikainetan eskuratzeko aukera izan dute herritarrek.