Bigarren eta laugarren postuak Ibarrako sokatiralarientzat

Ataria 2019ko abenduaren 23a

Asteburuan erabaki dira Euskal Herriko goma gaineko lauko sokatira txapelketako irabazleak nortzuk diren. Zilarrezko domina eskuratu zuen Ibarrako talde batek, eta laugarren postuan geratu zen beste taldea.

Euskal Herriko goma gaineko lauko sokatira txapelketari amaiera eman diote asteburuan, Artziniegan. Modalitate mistoko txapelketa izan zen, bi neska eta bi mutilez osatutako taldea, 280kg-tan. Mistoa jardunaldi bakarrean erabakitzen da, arratsalde batean lortutako puntuazioarekin.  Ibarrako taldeak bi talde atera zituen lehiara: Ibarra A eta Ibarra B. Azken honek zilarrezko domina atera zuen, eta Ibarra A laugarren postuan geratu zen.  Urrezko domina lesakarrek lortu zuten.  
 

Sailkapena: 

1. Beti Gazte (Lesaka) 8 ptu
2. Ibarra B  7 ptu
3.Gaztedi (Laukiz) 6 ptu
4. Ibarra A  5 ptu
5. Berriozar 4 ptu
6. Bizindar B (Artziniega) 3 ptu
7. Antsoain 2 ptu
8. Bizindar A  (Artziniega) 1ptu
 
Bi asteko etenaldiaren ondoren, urtarrilaren 11an, Azkoitian emango diote hasiera zortzikoari. Neska zein mutilak hartuko dute parte kategoria handian:  540kg-koan neskak eta 680kg-koan mutilak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!