Abenduaren 23an kontzertua eskainiko du Ibarrako koruak

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Gabonetako kontzertua eskainiko du Ibarrako koruak abenduaren 23an, 20:00etan, Eguzkilore tabernan. Urte guztian zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko tartea hartuko dute, eta honako abestiak kantatuko dituzte: Agurra, Hator-hator, Siyahamba, Haurtxo maite, Akai hana, Amets, Haurtxoa seaskan, Lehen Gabonak, Euskal Herriko eta Ibarrako abestia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!