Mantentze lanak egiteko San Inazioko etxola kendu dute

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Hondakin arriskutsuak Garbigunera joan beharrik gabe herrian bertan sailkatu eta kudeaketa egoki bat egiteko aukera eskaintzen dute birziklapen etxolek. Mantentze lanak medio, ostirala bitarte, etxolarik ez da egongo San Inazion.

Ia bost urte igaro dira Tolosaldeko Mankomunitatearekin batera bi etxolak jarri zituztenetik. Mantentze lanak egin beharrean aurkitzen zen San Inazio auzokoa eta aste honetan hartuko dute horretarako tartea. Aste amaieran, ostiralean, berriz ere leku berera bueltatuko da, herritarrek erabilera ematen jarrai dezaten.

Ibarrako Udalak eragozpenengatik barkamena eskatu eta bertara bota beharreko hondakin arriskutsuak ostirala bitarte gordetzeko eskatu du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!