Galtzakomikek baditu irabazleak

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 13a, 20:17

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko jatorrizko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu da.

Lanak bidaltzeko epea azaroaren 25a arte irekita egon ondoren, epaimahaiak aste honetan baloratu ditu jasotako lan guztiak. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Joseba Antxustegietxarte komikilariak, Iñigo Martiarena Mattin marrazkilariak eta Martxe Arana margolariak.

Sari banaketa ekitaldia gaur ospatu da Ibarrako kultur etxean.Sari banaketa ekitaldia girotzen May Gorostiaga antzezlea izan da.

Hauek dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamabigarren edizioko sarituak:

12 URTETIK BEHERA

1. SARIA: “Hizkuntza Bizitza da”. Paula Ansorena Irizar.

2. SARIA: “Atlasa”. Aitor Aristi Imaz.

AIPAMENA:“Erakutsi zure hizkuntza galtzea ez baduzu nahi”. Izaro Etxegoien Lazkano.

AIPAMENA: “Nondik dator euskara”. Irati Larreta Perez.

AIPAMENA:“Lore magikoa eta indigenak”. Mirari Saralegi.

AIPAMENA:“Elkano eta indigena amerikarrak”. Denis Ariznabarreta.

AIPAMENA:“Zaindu zure hizkuntza”. Nora Ansorena Irizar.

IBARRAKO ONENA: “Galtzagorri”. Amets Mendizabal Azpeitia.

13 URTETIK 16 URTERA

1. SARIA: “Kin yaantal ichil ta”. Nahia Ansorena Irizar.

2. SARIA:“Azkenak”. Satya Apeztegia Jauregi.

AIPAMENA:“Hizkuntzen liburua”. Leire Goikoetxea Zabala.

AIPAMENA: “Lunba taldea”. Maria Jameton Mendez.

IBARRAKO ONENA:“Mateoren aurkezpena”. Irati Urdanoz Mujika.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: “Youthanasia”. Javier Navarro Araya.

2. SARIA:“Bankoa”. Aitor Urkiola Badiola.

  • Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi saski zozketatu dira. Irabazleak Naroa Irazusta Iturrioz eta Nora Martinez izan dira.

Hauek dira irabazleek lortu dituzten sariak:

12 urtetik behera:

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

13 urtetik 16 urtera:

  1. Saria:

200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

2 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora:

  1. Saria:

700€ + bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300€ + bi lagunentzako afaria

Galtzaunditik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkariari, Tamayo denda, Mahala, Ibarrako merkatarien elkartea eta Danon Txokoa tabernari beren laguntza eskertu die, Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!