Abenduaren 15etik 22ra zabalduko ditu ateak Merkatu Solidarioak

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 5a, 15:22

Ibarratik Misio Taldeak abenduaren 9tik 13ra egingo du merkatuan salgai jartzeko materialaren bilketa.

Ibarra Urtero moduan, Ibarratik Misio Taldeak Merkatu Solidarioa zabalduko du Gabonetako egunetan, Ekuador, Honduras eta Indian dituen proiektuak diruz laguntzeko helburuz. Hain justu,abenduaren 15etik 22ra  (Goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, astegunez, eta 10:00etatik 14:00etara igandean) egongo da zabalik merkatua,  San Bartolome Plazan elkarteak duen lokalean.  

Bada,dendariei eta herritarrei deia egin diete merkatuan salgai jartzeko materiala uztera animatuz. Abenduaren 9tik 13ra herriko plazako lokalera bertara eman beharko da materiala, 17:00etatik 20:00etara. Lagundu nahi dutenentzat bi telefono zenbaki ere utzi dituzte, 650 416 949 (Marian) eta 678 844 539 (Juanma).  Ibarratik Misio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie orain arte eta aurten ere lagunduko duten norbanako nahiz dendariei, baita, «hiru misioetako sendien izenean ere, horrela egiten baita posible laguntasun proiektuak aurrera ateratzea». Era berean, beste urteetan egin moduan, kontu korronte zenbakia (2095 5043 97 1062974919) ere jarri dute eskura laguntza diruz emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!