Herritar guztiei aurkeztuko diete protokoloa, bihar

Ataria 2019ko abenduaren 4a

Ibarrako Protokolo Taldeak hilabeteetan egin duen lana aurkeztuko du, 19:00etan, kultur etxean.

Ibarrako Protokolo Taldea iazko udan hasi zen bere lehen pausoak ematen, herrian gertatutako eraso matxista baten harira. Orain, hilabeteetan egindako lana, herritarrei aurkeztuko diete. Bihar, 19:00etan, kultur etxean egingo dute aurkezpena, eta herritarrek protokoloa martxan jartzean zer egin behar duten azaltzeko izango da.

Protokoloa garatzeko asanblada irekien bidez egin dute lan, eta taldetxo bat osatu zuten, «etorkizunean eman zitezkeen erasoei modu kolektiboan eta antolatuan erantzun ahal izateko». Herriko plazan aurkeztu dute protokoloa, baina, orain, herritarrei azaldu nahi diete zer den egin behar dutena protokoloa martxan jartzean. «Izan ere, eraso matxisten aurkako erantzuna bateratua eta irmoa izan dadin, garatu dugun protokoloak herritarren inplikazioa eskatzen du», adierazi dute taldetik. Eta, «ezinbestekoa da herritarrek ere keinu txikien bidez euren aletxoa jartzea. Soilik guztion indarrak batuz lortuko baitugu eraso matxistei erantzutea, eta bide horretan, desagerrarazteko pausoak ematea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!