Fiskaltzak Xabi Alonsoren absoluzioa errekurritu eta epaiketa errepikatzea eskatu du

Ataria 2019ko abenduaren 3a

Errekurtsoaren arabera, "epaimahaiak ebazpenean egindako proben balorazioa ez da zuzena".

Madrilgo Fiskaltzak Xabi Alonsoren absoluzioaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Ministerio Publikoaren arabera, "epaimahaiak ebazpenean egindako proben balorazioa ez da zuzena, eta epaiak ez du arrazionaltasun juridikorik". Alonso urrian epaitu zuten Ogasun Publikoaren kontrako hiru delitu egotzita (2010, 2011 eta 2012ko ekitaldiei zegozkienak).  

Madrilgo Lurralde Auzitegiko magistratuek Fiskaltzaren tesiaren kontra egin zuten euren ebazpenean, eta ondorioztatu zuten Alonsok egindakoa orduko hartan indarrean zegoen zerga araudiaren "araberakoa" izan zela, eta ez zuela deliturik egin. Fiskaltzarentzat, ordea, Ogasun Publikoaren kontrako delituak egin zituen jokalari ohiak, eta espetxe zigor eskaera jaitsi bazuen ere (bost urtetik bi eta erdira), zigortu beharra zegoela argudiatu zuen.

Fiskaltzak uste du frogek argi utzi dutela Kardzali enpresaren (Alonsok Madeiran sortutako sozietate horri laga zizkion irudi-eskubideak) egiteko "bakarra" Espainian zergak ez ordaintzea zela. Hortaz, "erabateko simulazioa" zuen helburu, betiere fiskalaren arabera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!