Egun osoko festa, babarrunaren bueltan

Ataria 2019ko azaroaren 30a

Babarrun Jana Ibarra 2019 1 1575114481559
Babarrun Jana Ibarra 2019 2 1575114483097
Babarrun Jana Ibarra 2019 3 1575114484026
Babarrun Jana Ibarra 2019 4 1575114484860
Babarrun Jana Ibarra 2019 5 1575114485685
Babarrun Jana Ibarra 2019 6 1575114486572
Babarrun Jana Ibarra 2019 7 1575114487370
Babarrun Jana Ibarra 2019 8 1575114488255
Babarrun Jana Ibarra 2019 9 1575114489318
Babarrun Jana Ibarra 2019 10 1575114490498
Babarrun Jana Ibarra 2019 11 1575114491508
Babarrun Jana Ibarra 2019 12 1575114492775
Babarrun Jana Ibarra 2019 13 1575114493865
Babarrun Jana Ibarra 2019 14 1575114495701

Ibarrako Hauspoa elkarteak babarrun jana antolatu du gaur. Lehiaketa gastronomikoa, bazkari herrikoia eta arratsaldean kantuan ibiliko dira.

Goizean goizetik aritu dira babarruna prestatzen Ibarrako plazan. 12 parte hartzaile izan dira, bikoteka, lehiaketan parte hartu dutenak. Hauspoa elkarteko antolatzaileek, kilo erdi babarrun eta ura baino ez diete eman sukaldariei. Hortik aurrera norberak erakutsi behar du babarruna prestatzeko artea.

Arratsaldean emango dira ezagutzera saridunen izenak. Lehen saridunek (Eva Zubelzu eta Mila Jauregi) txapela, mantala eta 125 euro eraman ditu herriko komertzioetan gastatzeko; bigarrenek (Josetxo Otxoa eta Edurne Santin), mantala eta 75 euro; eta hirugarrenek (Idoia Gonzalez eta Idoia Jometon) mantala eta 50 euro.

Hala ere, Hauspoa elkartekoak 13 kilo babarrun prestatzen aritu dira goiz osoan zehar, eguerdian plazan bertan egingo dute bazkari herrikoirako. 130 lagun dira bazkaltzera joatekoak. Babarrunarekin batera, aza eta txerri kostila jarriko dute, eta noski, Ibarrako piparra. Postrerako gaztelekukoak aritu dira lanean eta bizkotxoa eta bonboiak prestatu dituzte.

Eguerdian Euskararen Egunaren harira Galtzaundik martxan jarri duen Hitzolariak egitasmoari egin diote leku eta arratsaldean, kantu biran ibiliko dira herrian zehar, eta 20:30ean afari meriendarekin amaituko dute eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!