Iñigo Iribarren, Lauburu KE-ren fitxaketa berria

Ataria 2019ko aza. 27a, 16:02

Argazkia: Lauburu KE Ibarra

Lauburu K.E Ibarrak, Iñigo Iribarren Tornaria jokalaria fitxatu du. C.D. XOTA-tik datorren arren, egun Bigarren Mailako Universidad de Malaga klubean ari zen jokatzen. 

Ibartarrak udan saiatu ziren Suarbeko (Ultzama) gaztea fitxatzen, baina orduan, utzita Malagara joatea erabaki zuen. Dena den, Andaluziako lurretan bizitako abentura ez da guztiz gustukoa izan jokalariarentzat eta, horrela, aurreko urriak 26ean, bere azken partida jokatu zuen Malagako Fernando Argüelles-en. Era berean, orain arte jokalari profesional bezala jokatzeak, ez dio lizentzia formalizatzen utzi.

Aurreko asteazkenean 20 urte bete berritan, ala-pibot ezkertiar hau jokoan duen sendotasun fisikoagatik eta 1×1-ekoan duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Eta horiek dira, hain zuzen, talde moreak faltan botatzen dituen ezaugarriak. Horregatik, perfil erasotzailea duen jokalari ezkertiar baten fitxaketa talde teknikoak aspalditik eskatzen zuen desira bat zen.

Jokalariak ilusio handiz hartu du proiektu more hau eta klubari ondorengoa adierazi dio: “Gogo handiz nator Ibarrara. Izan ere, jokalari asko eta talde teknikoa ezagutzen ditut eta jokalari bezala hazten jarraitzeko aukerarik onena dela uste dut. Klubak proiektu serio bat du, maila handiagoko beste klub batzuei inbidiarik ez izateko modukoa. Ahal dudan laguntza guztia ematea espero dut, guztion artean jarritako helburuak bete ahal izateko”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!