Aparkaleku berria Ibarran

Ataria 2019ko azaroaren 27a

Euskal Herria kaleko 52 eta 54 zenbakien atzealdean behin behineko aparkaleku berria egokitu du udalak. 

Aparkaleku «eskari handia» dagoenez, Ibarrako Udalak lur zorua alokairuan hartu du. 37 ibilgailurentzako tokia eskaintzen du. Udan hasi ziren lanekin eta lurreko seinale eta argiteria guztia jarri ostean zabaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!