Xabi Alonso absolbitu egin dute iruzur fiskalagatik

Ataria 2019ko azaroaren 26a

Onda Vasca-k jakinarazi duenez ibartarra kargurik gabe aske geratu da. Ogasunari iruzur egiteagatik epaitu dute Alonso. 

Madrilgo auzitegiak Xabi Alonso absolbitu egin du Ogasun Publikoaren aurkako hiru delitutatik. 2010, 2011 eta 2012an iruzur egitea leporatzen zioten Alonsori, eta fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zuen. 

Auzitegiak gaur jakinarazi du sententzia. Errekurtsoa jartzeko aukera dago, oraindik, Madrilgo epaitegi gorenean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!