Bi bigarren postu lortu dituzte Ibarrako taldeek

Ataria 2019ko azaroaren 23a

Ibarrako Belabieta frontoian jokatu dira sokatirako Euskal Herriko 4x4 Txapelketako finalak. Emakumezkoetan 240 kilotan eta gizonezkoetan 320 kilotan lehiatu dira.

Emakumezkoetan ligaxka jokatu dute eta gaurkoa hirugarren eta azken jardunaldia izan da. Ibarrak bigarren postua lortu du eta bere aurretik sailkatu da Beti Gazte, bai gaurko jardunaldian zein sailkapen orokorrean. Beti Gaztek gaur 9 puntu lortu ditu, Ibarrak 6, Antsoainek 3 eta Bizindarrek 0. Ibarrako tiratzaileak gustura azaldu dira, bigarren postua defendatu ahal izan dutelako eta Beti Gaztekoei gerra pixka bat eman dietelako.

Gizonezkoetan bi talderekin lehiatu da Ibarra taldekoak, A eta B. Ibarra A taldeak lortu du bigarren postua, Beti Gazteren atzeti0k. Hirugarren Gaztedi izan da eta laugarren egin du Ibarra B taldeak. Ñapurrak izan da bosgarren eta seigarren Berriozar sailkatu da. Tiraldi gogorrena Ibarrako bi taldeen artean izan da, bakoitzak puntu bana lortuz. Ibarra Sokatira Taldekoak gustura geratu dira Belabieta frontoian egon den giroarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!