Odola emateko aukera, bihar, Ibarran

Ataria 2019ko azaroaren 18a

Bihar, 18:30etik 21:00etara bitarte, odola emateko aukera izango da Ibarrako anbulategian. Duela gutxi lau herritar saritu dituzte 25 eta 50 odol emate egin dituztelako. 

Duela gutxi Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero egiten duen batzarra egin du, odol emaileek egiten duten ekarpena eskertzeko. Hori dela eta 25, 50 eta 60 odol emate egin dituzten pertsonei esker ona adierazi diete, medaila ezberdinak banatuz. Ibarrako odol emaileen taldetik 25 aldiz odola eman duten Maria Jose Odriozola eta Gloria Jauregik medaila bana jaso zuten, eta baita 50 aldiz odola eman duten Jose Otxoak eta Alenjandro Romerok ere.
 
Bide horretan, azken urteetan odol emaileen kopuruak behera egin duenez, herritar guztiak animatu nahi dituzte hemendik aurrera izango diren odol emateko aukeretan parte hartzeko, "odola emateak bizitza ematen duelako". Bihar izango da horretarako aukera, 18:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!