Ibarrako Udalak hirugarren udaltzain bat kontratatuko du

Ataria 2019ko azaroaren 4a

Ibarrako Udalak Udaltzaingoa osatzeko lanetan jarraitzen duela azaldu du. Gaur, "agente lehenaren" posturako deialdia zabaldu da.

Udaltzaingoko agente lehenaren deialdia zabaldu du Ibarrako Udalak. "Deialdi honen bidez, udal honetako udaltzaingoko agente lehenaren lanpostua bete nahi da zerbitzu eginkizun bidez, udal honetako lanpostuen zerrendan, Administrazio Bereziko, Oinarrizko Eskalako, C taldeko, C1 azpitaldeko agente lehenaren postua duena".

Urriaren 29an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia. Beraz, hurrengo egunetik hasi eta 15 egunetako tartea izango dute euren eskaera aurkezteko, parte hartu nahi dutenek. 

Deialdiaren inguruko informazio gehiago, Ibarrako Udalaren webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!