Ipuin kontalaria izango dute gaur, txikienek, Ibarran

Ataria 2019ko urriaren 30a

Ibarrako udal liburutegiak antolatuta, Izaskun Mujika ipuin kontalariak saioa eskainiko du, gaur, 17:30ean, Ibarrako kultur etxean. Kontaketa 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta antolatzaileek oharra bidali dute, haurrek zaintzaileren batekin egon beharko dutela eskatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!