Argazki galeria

Bola eta Toka Txapelketak, urteurrena borobiltzeko

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 20a

Ibarrako Kirol Elkartearen 53. urteurrena ospatzen ari dira asteburuan. Atzo izan zuten egun handia, eta gaur goizean, Bola eta Toka Txapelketak jokatu dira, Emeterio Arrese plazan.

Lehenean, bost tiraldi izan dituzte partaideek; bigarrenean, berriz, sei jaurtiketako lau txanda egin dituzte, guztira, 24 aldiz jaurti dutelarik. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan lehen hiru onenentzat izan dira sariak, baita herriko hiru onenentzat ere. Produktuez betetako poltsa ederrak eta 600 euro banatu dituzte. Honakoak izan dira sailkapenak:

Bola Txapelketa:

Emakumezkoak:

  1. Garbiñe Alustiza (21 bolo)
  2. Goreti Beloki (18 bolo)
  3. Jasone Erkizia (16 bolo)

Gizonezkoak:

  1. Iosu Lazkano (26 bolo)
  2. Xabier Lazkano (25 bolo)
  3. Txema Fernandez (24 bolo)

Herritarrak (Gizonezkoak soilik):

  1. Ramon Iglesias (22 bolo)
  2. Saigots Iglesias (17 bolo)
  3. Jose Manuel Arruabarrena (16 bolo)

Toka Txapelketa:

Emakumezkoak:

  1. Martxeli Kanflanka (4 kolpe)
  2. Helena Aldaz (3 kolpe)
  3. Goretti Agirre (2 kolpe)

Gizonezkoak:

  1. Fermin Illarramendi (10 kolpe)
  2. Josu Lasa (9 kolpe)
  3. Iñaki Maiz (8 kolpe)

Herritarrak:

Emakumezkoak:

  1. Goretti Agirre (2 kolpe)

Gizonezkoak:

  1. Juanma Ordozgoiti (6 kolpe)
  2. Ramon Iglesias (6 kolpe)
  3. Joseba Jauregi (5 kolpe)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!