ARGAZKI GALERIA

Azku Eguna ospatzen ari dira, zortzigarrenez

Irati Saizar Artola 2019ko urr. 19a, 13:03

Suziria lehertzearekin bat, zapia lepoan jarri eta egunaz gozatzen ari dira Azkue auzoko nahiz Ibarrako herritarrak. Iluntzean, zezen suzkoarekin amaituko dute eguna.

Txupinazoaren osteko kalejirarekin batera hasi dira gaztetxoenak Gaztezulok antolatutako jolas kooperatiboetan. Haur mordoa bildu da, eta taldeka, jolas ezberdinak probatzeko aukera izan dute, txandatuz. Bien bitartean, helduek toka txapelketa jokatu dute, eta pintxo potea egin dute, bazkarirako indarrak hartzeko.

Auzotar talde batek paella prestatu du bazkarirako, eta plazan jarri duten karpan bilduko dira otordurako. 16:00etan, bingo herrikoia egingo dute, eta ondoren, 17:30ean, Hodei magoarekin Tutti magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Horren ostean, mahai jokoak eta txapa tailerra prestatu dituzte, hau ere Gaztezuloren eskutik, eta jarraian, 3rok taldeak doinu kubatarrak joko ditu, gorputzak dantzan jartzeko. 20:30ean izango da azken ekitaldia: zezen suzkoa auzoan barrena ibiliko da, eta gorputzak ahalbidetzen badu, festaz gozatzen jarraituko dute auzotarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!