Azkueko auzotarren elkargune izango den jaia

Ataria 2019ko urriaren 17a

Txupinazoa jaurtiz hasi eta zezen suzkoarekin amaituko dute Azku eguna, Ibarran; bazkarirako tiketak salgai daude oraindik.

Zortzigarrenez, Azku eguna ospatuko dute larunbatean, Ibarran. Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute.

Bizilagunen arteko «harremanak sendotzeko modu polita» dela adierazi du Ainara Otaegi festa antolatzaileak. «Hasiera hartan, elkarren artean giroa sortzeko, elkar ezagutzeko elkartu ginen». Ordutik, urtero antolatzen dute adin eta herritar guztiei begirako eguna.

EGITARAUA

11:00.Txupinazoa Azkuko biribilgunean. Auzoko musikariekin eta buruhandiekin kalejira Azkuko plazarantz. Ondoren, Gaztezulorekin batera haur jolas kooperatiboak.

11:30.Toka eta pintxo potea.

12:30.Aperititif musikatua: DJ Eskatzia Libre. Musika eskatzeko aukera izango da.

14:00.Bazkaria: Paella, ogia, edaria, postrea kafea eta txupitoa. Helduek 10 euro eta gazteek 5; tiketak Azkue okindegian salgai. Platerak, kubiertoak eta edalontziak, norbere kontu.

16:00.Bingo popularra.

17:30.Hodei magoarekin Tuttimagia ikuskizuna.

18:30.Gazte zuloren eskutik mahai jokoak eta txapa tailerra.

19:30.Kontzertua: 3rok.

20:30.Zezen suzkoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!