Kopako lehen kanporaketa gainditu du Lauburu Ibarrak

Ataria 2019ko urriaren 17a

Iruñeko AD San Juan taldeari 2-4 irabazi dio. Hurrengo kanporaketa bigarren mailako talde baten aurka izango du.

Kopako lehen kanporaketa sendo pasa du Lauburu Ibarra taldeak. Iruñeko A.D. San Juan taldearen aurka jokatu du kanporaketa, partida batera, eta 2-4 irabazi du partida. Lehen zatia bina bukatu dute, eta oso parekatua izan da. Bigarren zatian ibartarrak sendoago atera ziren kantxara eta garaipena eskuratu dute.

Pasa den denboraldia bigarren postuan amaitu ostean lortu zuen Lauburu Ibarrak Errege Kopa jokatzeko aukera. Lehen kanporaketa gainditu ondoren, orain bigarren mailako talde baten aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa. Kasu honetan, etxean jokatuko dute eta berriro ere partida bakarrera izango da. Kanporaketa urriaren bukaeran edo azaroaren hasieran jokatuko dute.

Iaz ere kopa jokatzeko aukera izan zuen, eta lehen kanporaketa A.D. San Juanen aurka irabazi zuen. Ondoren, egokitu zitzaion bigarren mailako taldearen aurka galdu egin zuten. Ea aurten ezustekoa emateko gai diren. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!