Argazki galeria

Iñaki Isasi eta Maria Gomez garaile, Ibarrako IX. Mendi Duatloian

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urr. 13a, 10:35

Atzo ospatu zen, Ibarrako inguruetan, Mendi Duatloiaren IX. edizioa. Iñaki Isasi aiararra (1:20:19) eta Maria Gomez errioxarra (1:48:50) izan ziren azkarrenak proba luzean. Proba herrikoian, berriz, Iker Eceiza ibartarra (42:55) eta Garazi Basurto irurarra (1:04:26) gailendu ziren.

Atzo arratsaldean jokatu zen Ibarrako Mendi Duatloiaren bederatzigarren edizioa, Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitukoa. Urtero legez, herriko San Bartolome plaza izan zen irteera eta helmuga puntua. Bi proba jokatu ziren: proba motza edo herrikoia, eta luzea. Lasterketa motza zazpigarren aldiz jokatu zen, eta 2,5 kilometro korrika, 5,4 kilometro bizikletan eta beste 1,2 kilometro korrika egin behar izan zituzten partaideek. Proba luzean, berriz, lasterka 5 kilometro, bizikletan 17, eta lasterka berriro beste 2,5 egin behar izan zituzten.

Aurtengoa, gainera, aldaketekin zetorren. Izan ere, Eskolapioetako aldaparen ordez, Molpoidokoa igo zuten kirolariek, proba lasaiagoa eta errazagoa egite aldera. Hala ere, majo sufritu behar izan zuten guztiek ibilbidea amaitzeko. Banaka nahiz bikoteka egin zitekeen proba. Gehienek bakarka egin zuten, eta erreleboka aritu zirenak (denera, 12 bikote), proba luzean aritu ziren. Guztira, 100 parte hartzaile inguru izan ziren, baina guztiek ez zuten proba amaitzea lortu. Hona hemen, atzoko lasterketen sailkapenak:

Lasterketa motza, gizonezkoak:

  1. Iker Eceiza Urkola (Ibarra): 42:55
  2. Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia): 46:04
  3. Mattin Belaunzaran Esnaola (Tolosa): 46:17

Lasterketa motza, emakumezkoak:

  1. Garazi Basurto Korta (Irura): 1:04:26

Lasterketa luzea, gizonezkoak:

  1. Iñaki Isasi Flores (Aiara): 1:20:19
  2. Eneko Gurrutxaga Ugarte (Villabona): 1:23:09
  3. Josu Urrestarazu Garcia (Idiazabal): 1:24:17

Lasterketa luzea, emakumezkoak:

  1. Maria Gomez Ijalba (Fuenmayor): 1:48:50
  2. Ainara Pequeño Uranga (Zumaia): 1:53:23
  3. Jessica Hernandez (Amorebieta-Etxano): 2:01:46

Lasterketa luzea, erreleboka, gizonezkoak:

  1. Mattin Sanzberro Perez eta Anartz Artola Arin: 1:20:24
  2. Axier Aburuza Belamendia eta Enaitz Roteta Erkizia: 1:20:30
  3. Mikel Elola Ezeiza eta Iker Arrate: 1:27:28

Lasterketa luzea, erreleboka, emakumezkoak:

  1. Maite Anton Lenino eta Olatz Korkostegi Oianguren: 1:59:47

Lasterketa luzea, erreleboka, bikote mistoak:

  1. Saioa Arkonada Perez eta Jon Altube Orueta: 1:27:59
  2. Irati Larrañaga Matxain eta Hodei Elizalde Astigarraga: 1:31:05
  3. Iban Iturbide Machicote eta Ana Serrano Arburia: 1:43:38

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!