Xabi Alonsori erdira jaitsi diote kartzela zigor eskaera

Ataria 2019ko urriaren 10a

Xabi Alonso futbolari ohiak epaiketa izan du Madrilen, ustez ogasunari bi milioi euroko iruzurra egiteagatik, 2010, 2011 eta 2012 urteetan, Real Madril taldeko jokalaria zenean.

Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eta bost milioi euroko zigorra eskatzen zituen hasiera batean, baina, gaur, epaiketaren azken egunean erdira jaitsi du espetxe zigorra, bi urte eta erdira, hain justu. Epaiketaren lehen egunaren ondoren, Alonsok berak egindako adierazpenetan, bere errugabetasuna defendatu zuen, eta Fiskaltzarekin ez zegoela azken orduko akordiorik zehaztu zuen. Epaiaren zain geratu da orain auzia. Gaur egun Realaren bigarren taldeko entrenatzailea da Xabi Alonso.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!