Irazu finalean, Mujika bost segundora

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 7a, 11:59
Jexuxmari Mujika iaz, bigarren mailako txapela irabazi zuenean

Jexuxmari Mujikak lehen maila mantentzea lortu du. Finala gertu izan du ibartarrak, kanporaketa zazpigarren amaitu ondoren. Jon Irazu bigarren mailako finalean egongo da, urriaren 19an.

Lehen mailako eta bigarren mailako aizkora kanporaketak jokatu ziren asteburuan, Gasteizen eta Etxarrin. Euskal Herri mailako proba ziren biak, eta eskualdeko ordezkari bana zeuden. Jexuxmari Mujika ibartarrak handia egin zuen Gasteizen, larunbatean. Gorengo mailan egote hutsa sari bikaina da Mujikarentzat. Maila mantentzea zuen helburu kanporaketa aurretik, eta mantentzeaz gain, finalean sartzeko punttuan egon zen. Hala eta guztiz ere, ezustekoa Aitzol Atutxak eman zuen. Egungo Euskal Herriko txapelduna finaletik kanpo geratu zen. 

Sailkapena

1. Iker Vicente   18.11

2. Mikel Larrañaga 18.35

3. Txikia IV.      20.05

4. Iñaki Azurmendi  20.59

5. Eneko Otaño     21.12

6. Jon Rekondo 21.18

7. Jexuxmari Mujika 21.23

8. Ugaitz Mugertza   21.48

9. Aitzol Atutxa   22.02

10. Ruben Saralegi   25.04

11. Luis Txapartegi 27.07 

Bigarren mailako Euskal Herriko Txapelketaren kanporaketa Lopezek irabazi zuen. 22 segundora amaitu zituen Jon Irazuk bere lanak. Hauekin batera, Mugertza, Etxeberria, Kortxero eta Jauregi sailkatu ziren finalerako. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!