Kultur lantegietan izena emateko epea luzatu egin dute Ibarran

Ataria 2019ko urriaren 3a

Kultur lantegietan izena emateko tartea amaitu bada ere, talde ugari osatu gabe geratu direla eta, izena emateko epea luzatzea erabaki du Ibarrako Udalak.

Eskulanen taldeaz gain, beste honako ikastaroetan lekua dago oraindik izena eman nahi duenarentzat: sabel dantza (hastapena edo sakontzea), egur taila, ehoziriak, altzariak zaharberritzea eta konpontzea, eta pintura ikastaroa. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak Ibarrako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Izena emateko kultur etxera gerturatu beharko da, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara. Inprimakia beteta eraman beharko da eta ordainketak helbideratuta egingo dituzte. Gazte txartela dutenek, erretiratuek eta familia ugaria direnek hobariak izango dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!