Iker Salinas eta Amaia Ruiz garaile Ibarraskan

Ataria 2019ko irailaren 27a

Iker Salinasek eta Amaia Ruizek bi lagunentzako Madrilerako bidaia eta 300 euroko erosketa txartela irabazi dituzte.

Ibarrako dendetan erosteak saria izan du eta Iker Salinas eta Amaia Ruiz izan dira zortedunak. Ibarrako Merkatarien Elkarteak antolatutako kanpainan parte hartu duten dendek Ibarraska bat eman dute bertan egindako erosketa bakoitzarekin. Horiek karraskatu eta «Ibarran erosi» esaldia osatu behar izan dute, eta astebete inguruan amaitu da kanpaina. Iker Salinas eta Amaia Ruiz izan dira hori egiten lehenengoak.

Hain zuzen, bi lagunentzako Madrilerako bidaia bat irabazi dute. Gauak eta gosariak ordainduta izango dituzte eta gainera, 300 euroko erosketa txartela ere emango diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!