Naia Amondarain, sufritzen eta gozatzen Munduko Txapelketan

Ataria 2019ko irailaren 24a

Naia Amondarain, erlojuaren aurkako proban. PHOTO GOMEZ SPORT

Junior mailako erlojuaren aurkako proban parte hartu du txirrindulari ibartarrak.

Naia Amondarain txirrindulari ibartarra Munduko Txapelketan ari da parte hartzen, junior mailan. Atzokoan erlojuaren aurkako proban parte hartu zuen, 36. postuan amaituz. «Oso gogorra egin da, batez ere ibilbidearengatik», esan du Amondarainek. «Dena gorabeheraz betetakoa zen. Bihurgune arriskutsu batzuk ere bazeuden, eta gainera pixka bat bustita zegoen, beraz, kontu handiz joan gara erorketarik ez izateko».

Ez badu sentsazio ona izan ere, «sufrimendu horren barruan, gozatu egin dut eta horrekin geratzen naiz», esan du txirrindulari ibartarrak. «Postuari ez diot hainbeste begiratzen, azkenean Munduko Txapelketak dira, eta argi dago izugarrizko maila dagoela. Beraz, esperientziarekin geratzen naiz». Bigarren eta azkeneko proba ostiralean izango du Amondarainek, errepidekoa, hain justu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!