Unai Iribar Zaldibian nagusi

Ataria 2019ko irailaren 23a

Igande goizean jokatu zen Gailurrerantz elkarteak antolatutako Zaldibiako 9. Txirrindularitza Sari Nagusia.

Lehendakari Txapelketako 9. eta azken proba zen Zaldibiakoa. Unai Iribarren atzetik Bastien Bareille eta Iker Ballarain iritsi ziren helmugara. Ballarain izan da Lehendakari Txapelketa irabazi duena, eta Iribar hirugarren geratu da.
 
Sailkapenari dagokionez, mendiko saria Aritz Kortabarriak lortu zuen. Bestalde, Caja Laboral taldeko Sergio Gines izan zen tarteko helmugan txapelduna. Taldeka Goierriko TB-Laboral Kutxa izan zen irabazlea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!