Arane iturrian hasi dute Euskal Herria Eguna Ibarran, ongietorria eginez, eta hamaiketakoarekin. Herrian zehar ibili dira ondoren, altxorraren bila jolas poteoa eginez. Eguerdian, plazan elkartu dira argazkia atera eta bazkaltzeko. Iluntzean ere gauza bera egingo dute: parrilada prestatu dute. Gauean, herriko DJ-a arituko da musika jartzen, eta gaztetxean luzatuko dute eguna.