Euskal Herria Eguna Ibarran izango da

Ataria 2019ko irailaren 17a

Irailaren 21ean, larunbat honetan, Baiona, Baigorri, Agurain, Lizarra eta Algortako herritarrak eskualdera etorriko dira. Harrera egiteko prest ibartarrak izango dituzte.

Euskal Herria Egunean parte hartzeko deia zabaldu diete ibartarrei, egun osoko egitarauarekin jai giroan bat egiteko. Herri bazkarirako txartelak 10 euroan jarri dituzte salgai Galtzaundi, Atari, Gaztetxean eta Karlatzen.

EGITARAUA

- 11:00: Ongietorria eta hamaiketakoa, Arane Iturrian.

- 12:00: Altxorraren bila jolas poteoa, herrian zehar.

- 13:30: Euskal Herria Eguna Plazan topaketa.

- Ondoren, kalejiran herriko plazara.

- 14: 15: Herriko plazan argazkia.

- 14:30: Herrien arteko senidetze bazkaria.

- Jarrain, kantu jolasa.

- 17:30ak aldera, gazte asanbladaren arratsaldea.

- 21:00: Herriko plazan parrilada: sardinak, oilasko hegatsak...

- Ondoren, herriko DJ-a

- 23:00ak aldera, gaztetxean gaualdia.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!