Irailaren 20a izango da Belabieta kiroldegiko neguko ikastaroetan izena emateko azken eguna. Honako ikastaroak eskainiko dituzte: cycling, pilates, zumba, tonifikazioa, hipopresiboak, total training eta yoga. Ikastaro horiek 16 urtetik gorakoentzat izango dira. Bestetik, hirugarren adinekoentzako ikastaro bat ere prestatu dute. Tasak eta ordutegiak udaleko webgunean kontsulta daitezke.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?