Alurreko ikasle ohiekin bilera egingo dute irailaren 20an

Ataria 2019ko irailaren 12a

Alurr dantza taldeak 25 urte beteko ditu hurrengo urtean, eta hori ospatzeko, Alurren ibilbidean parte hartu duten dantzariak elkartu nahi dituzte berriro, oholtzan. Omenaldiaren parte izan nahi duenak, irailaren 20an, 19:00etan, Lokal Zaharrean egingo den bilerara joatea besterik ez du egin beharko. Bilera horretan, besteak beste, entseguen egutegia eta iraupena zehaztuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!