Ohiturari eutsiz, Izaskun izena dutenen eguna ospatuko dute igandean, Ibarrako Izaskun auzoan. Mezarekin ekingo diote egunari, 10:45ean. Ondoren, pintxo-potea egingo dute, eta toka txapelketa jokatu ostean, Izaskun Jatetxean bazkalduko dute. Jarraian, dantzaldia izango dute Iñigo Perurenaren eskutik. Ostirala baino lehen eman beharko da izena, 943 675 927 zenbakira deituta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?