Euskal Herria Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

Ataria 2019ko irailaren 10a

Irailaren 21ean, larunbata, Ibarran Euskal Herria Eguna ospatuko dute. Baiona, Baigorri, Lizarra, Algorta eta Aguraingo herritarrekin senidetze ekitaldia ospatuko dute egun guztian zehar. Eguerdian, bazkaria egingo dute eta bertarako txartelak salgai jarri dituzte, 10 eurotan. 

Bazkarirako txartelak Sendi Ekintza, Ataria, Karlatz eta Gaztetxean daude eskura. Antolatzaileek ibartar guztiak gonbidatu dituzte bazkarira eta Euskal Herria Egunera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!