Denboraldia hastear Belabieta Kirol Klubak

Ataria 2019ko irailaren 6a

Irailaren 9an  emango dio hasiera gimnastika erritmikoko Belabieta Kirol Klubak 2019-2020 denboraldiari.

Ondorengoak dira egingo dituzten taldeak eta ordutegiak: txikiak (HH5, LH1 eta LH2) astelehen edo/eta ostiraletan 17:30etik 19:00etara; benjaminak (LH3 eta LH4) asteazkenetan 16:30etik 18:00etara edo/eta ostiraletan 17:30etik 19:00etara; alebinak (LH5 eta LH6) astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:00etara, astearte eta ostegun 17:30etik 19:00etara, eta astearte eta ostiral 17:30etik 19:00etara; infantilak (DBH1-DBH2) astearte eta ostegun 16:30etik 18:00etara eta astearte eta ostegun 17:30etik 19:00etara; kadeteak (DBH3-DBH4) astearte eta ostegun 17:30etik 19:00etara, eta astelehenetan 19:00etatik 20:30era eta asteazkenetan 17:30etik 19:00etara; jubenilak (batxilergoa) astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:00etara, eta astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara; eta seniorrak (18 urtetik gorakoak) ostiraletan 16:00etatik 17:30era.

Harremanetan jartzeko edo izena emateko belabieta_ke@yahoo.es helbidera idatzi edo zenbaki hauetara deitu daiteke: 657 719 533, 662 125 497 edo 688 863 363.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!