Herritarrek korrika erakutsi diete elkartasuna 47 auziperatuei. Plaza inguruan 400 metro inguruan bueltaka aritu dira, 47 itzuli osatu arte. Gainera, buelta bakoitzean auziperatu baten argazkia kendu dute. Arratsalderako ere egitaraua prest dute. Hain zuzen, 19:00etan manifestazioa egingo dute eta 21:00etan kantu afaria izango da plazan, herriko elkarteen eskutik.