Beste bi garaipen lortu ditu Lauburuk bi lan astetan

Ataria 2019ko irailaren 5a

Pasa den astea izan zen denboraldi-aurrea prestatzeko garaian gogorrena Laubururentzat, hiru entrenamendu saio burutuz eta Belabietatik kanpora jokatu behar izan zituzten bi lagunartekoekin. Biak irabazi zituen, Elorrion Bustantza taldearen aurka 0-3, eta Burgosen Juventud del Circulo taldearen kontra 2-4, 2. B mailako multzo berean dagoen taldea hain zuzen.

Areto futboleko denboraldia irailaren 14an hasiko da eta prestatzeko astebete besterik ez da geratzen. Bajan dauden jokalariak osatzea espero dute, Belabietan jokatuko den denboraldi-aurreko azken norgehiagokan lantalde osoa ikusi ahal izateko. Bihar izango da, 19:30ean, Iruñeko San Juan taldearen kontra. Norgehiagoka denboraldi berrirako lantaldearen aurkezpena egiteko baliatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!