Mikel Retegi izan da azkarrena San Bartolome sarian

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 30a

Lizardi taldeko Mikel Retegik eskuratu du garaipena, Bellota taldeko Xabier Isasa izan da bigarena eta Fundacion Lintxu taldeko Daniel Morales hirugarrena.

XXXVIII.San Bartolome saria jokatu da, gaur goizean, eskualdeko hainbat herritan. Hain zuzen, Ibarran hasi da; Alegiatik igaro eta Ordiziatik bi buelta eman dituzte; Altzora igo dira, hortik, Karmeldar elizatik barrena, Txaramara joan dira; eta lasterketa Ibarran bertan amaitu da. Jubenil mailako proba izan da, eta guztira, 84 txirrindularik hartu dute parte.

Sailkapenei dagokienez, Lizarte taldeko Mikel Retegirentzat izan da lehen postua, Bellota taldeko Xabier Isasarentzat bigarrena eta Fundacion Lintxu taldeko Daniek Moralesentzat hirugarrena. Mendiko sailkapenean, Xabier Isasi izan da nagusi eta Lizarte Ermitagañarentzat izan da taldekako lehen postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!