Ibarrako Bizi Nahi erretirodunen elkarteak urteurrena ospatuko du

Ataria 2019ko abuztuaren 28a

Hainbat txapelketa dituzte antolatuta eta irailaren 6a da izena emateko azken eguna. Egun osoko irteera ere egingo dute Donibane Garazira.

Erretirodunek geldirik ez daudela erakusten dute Ibarran. Horren adibide da Bizi Nahi elkartea eta beraiek urteurrena ospatzen dabiltza. Jada izen ematea ireki dute mahai jolasetako, museko, tuteko, txintxoneko, eskobako eta punttuko txapelketa azkarretarako. Hauek irailaren 9tik12ra izango dira eta izena emateko azken eguna irailaren 6an izango da. Gainera, Donibane Garazira irteera egingo dute irailaren 7an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!