2019/09/21 11:00
Bi herriren arteko senidetze batekin hasi zena, zazpi lurraldeetako herrien artekoarekin ospatzen dute orain, eta XI. Euskal Herria eguna hartuko du Ibarrak.
11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa, Arane Iturrian.
12:00etan: Altxorraren bila jolas poteoa, herrian zehar.
13:30ean: Euskal Herria Eguna plazan topaketa. Ondoren, kalejiran herriko plazara.
14:15ean: Herriko plazan argazkia.
14:30: Plazan, herrien arteko bazkaria.
Bazkalostean, kanta batzuk abestu eta...
17:30ak aldera, gazte asanbladak landutako arratsaldearen hasiera.
21:00etan: Herriko plazan parrillada: sardinak, oilasko hegatsak...
21:00etan: Herriko plazan kontzertua.
Ondoren, gaztetxean gaualdia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?