Ibarrako jaiak 2019

Molpoidoko auzotarrak izan dira nagusi sokatiran

Irati Saizar Artola 2019ko abuztuaren 24a

Soka aldakan kolokatu eta indarrak neurtzen aritu dira Ibarrako auzotarrak herriko jaietan; guztira 30 herritarrek hartu dute parte auzoen arteko sokatira txapelketan.

Sei lagunez osatutako bost taldek hartu dute parte aurtengo Ibarrako auzoen arteko sokatira txapelketan. Euskal Herria Gora, Euskal Herria Behera, Molpoido, San Inazio eta Plazakoak izan dira parte hartu duten taldeak. Jendearen animo eta ohi artean, txandaka, tiraldiak egin dituzte eta puntu gehien lortu dituzten bi taldeek finala jokatu dute: Molpoidok eta San Inaziok. 

Indarrak bi aldeetara neurtu ondoren, Molpoidoko auzotarrentzat izan da lehen saria; Mahalako produktuez hornitutako saski eder bana irabazi dute, eta bigarren geratu diren San Inaizoko auzotarrek Mahalako saski txikiago bat eskuratu dute.

Ibarrako sokatira taldeko kideak entrenatzaile lanetan aritu dira, bai udan zehar, eta baita gaurko egunez ere. Bide batez, Ibarrako sokatira talderako jendea animatzeko deia egin dute.

Festa ez da hor amaitu. Bertsolariek jarraitu dute kantuan Emeterio Arrese plazan eta biharko eguna dute oraindik gozatzeko. Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!