Ibarrako jaiak 2019

Erredoble erraldoi bat herriko plazan

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 22a

Jarritako hitzorduan, fin-fin eta puntual hasi da Ibarrako San Bartolome jaietako helduen danborrada; txaranga, danborrak, barrilak eta dantzariak elkartu dira. 

Honezkero badira 24 ordu sanbartolomeak suziriaren esanetara jarri zirenez geroztik, eta ordutik honakoa erredoble erraldoi baten modukoa izan da, jaietako hitzordu garrantzitsuenen txindata hotsa noiz helduko. Bada, erredoble horri perkusio pixka bat gehiago jartzera irten dira, gaur, dozenaka ibartar, helduen danborradan parte hartzeko.

Urtero bezala, udaletxe atarian elkartu dira, danbor jotzaile, barril jotzaile, dantzari, zuzendari zein ikusle, eta Iraunkorrak txarangak gidatu du hitzordua. Afalondoren ere danbor giroz jarraituko dute parte hartzaileek, eta zezen suzkoa izango da, gainera. Plazako oholtzan, berriz, 23:30etik aurrera, Nizuri Tazuneri eta Modus Operandi taldeek saio bana eskainiko dute. 

Sanbartolomeetako lehen danbor hotsak jo eta entzun ahal izan dituzte Ibarrako festazaleek, baina ez dira azkenak izango: larunbatean haur eta gaztetxoenen txanda izango da, zapi morea lepoan eta makilan eskuetan. 

Erlazionatuak

Lehen danbor hotsak sanbartolomeei

Tolosaldeko Ataria 2019 abu 22 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!